Abendua

Renzo
Garibaldi

Mozketarako maisua

Liman gastronomia ikasi ostean, Renzo Garibaldi San Franciscora (AEB) joan zen bere emaztearekin. Bertan harategi iraunkorreko mundua ezagutu zuten. Bertan, ebakitze klaseetara apuntatu zen. Haren aurrean ganibetaren ebakiarekin irekitzen ziren aukerez maiteminduta, Renzo Frantziara joan zen baserri batean lan egitera eta gorputz, mantal eta arima emango zion produktua ezagutzera.

New Yorkera bueltan Joshua Applestone Estatu Batuetako harakin ospatsuenaren adiskidetasun eta eskuzabaltasunarekin topo egiten du. Bere etxean bizitzera gonbidatu eta bere jatetxean lan egin ondoren, bere maisuari aurkezten dio jakintasun eta adimen guztiak igorri diezan.

2013. urtean urte askoz sukaldatzen ibilitako ametsa egi bihurtzen da, OSSO Carnicería y Salumeria jatetxeak bere ateak irekitzen dituenean Liman. Haragiarekiko amodio hori eta hurrengo belaunaldiak hezteko ahalegin horrek orbaindu egin da Osso jatetxean, non haragia materia lectica bihurtzen den 35 urte baina gutxiagoko 120 sukaldarirentzat.

Renzo Garibaldiren, eta beste gogotsu gutxiren lanari esker, haragi perutarra oinarrizko produktu izatetik, benetako luxu-produktuan bihurtzen ari da artisauen ardurarekin.

Osso Latinoamerikako 50 Jatetxe onenen artean aurkitzen da, 25. postua hartuz. Bloomberg-ek 30 leku onenetako bat bezala zerrendatu du haragi-mozketa onenetarikoa disfrutatzeko jatetxe moduan.

Azaroa

Madelaine
Vazquez

Sustrai sakoneko sukaldaritza

Sukaldaritza kubatarra osatzen duen aniztasun exotikoa ulertzeko, uhartetik pasa ziren kultura guztietaz ohartu behar da: espainiarrak, frantsesak, afrikarrak, txinatarrak, errusiarrak edo amerikarrak.

Errezeta-liburu bitxi honek munduko sukaldaritza guztiak mimoz nahasten dituenak liluratua utzi zuen Madelaine Vázquez Gálvez, eta bere herrialdeko gastronomian espezializatzera eraman zuen. Lehenengo, Elikagaien Teknologia Sozialean oinarritutako ingenieritza eta Zientzia Teknikoen masterra ikasi zuen (1978-1983), gero Jardin Botaniko Nacional-ean zuzendari eta chef bilakatu zen (1992-2006), uharte guztiko lehenengo jatetxe ekologikoa.

2006 eta 2015 urteen bitartean kubatar sukaldaritza ezagutzera eman zuen “Con sabor” programaren bidez, gidoilari eta zuzendari bezala. Beranduago, sukaldaritza liburu eta aldizkarietarako artikulu idazle moduan ospea lortu zuen eta uhartean Slow Food mugimenduaren buru izan zen. Oradin dela gutxi kaleratu du Phaidon editorialaren eskutik "Cuba: the cookbook" liburua 350 errezeta kubatarrekin. Madelaine sukaldaritza kubatarrari dagokionez, munduko adituenetariko bat da.

Urria

Elena Reygadas

Rosetta

Urakan gastronomikoak sukaldea erasotzen du

Elena Reygadas sukaldariaren lehenetariko oroitzapenetako bat etxeko gutunontziarekin dauka lotura. Handikan hartzen bait zuen txikitan , hileroko Gourmet aldizkaria amak hartu aurretik. Aldizkariaren orrietan zeuden argazkiak, errezeta bilakatu ziren irakurtzen ikasi zuenean, haren irudimena garatuz eta hatzak irinez betez.

Elena urakanak, aldizkariaz eta sukaldeaz jabetzen zen eta 6 urteko bere lagunei gourmet pastelak egiten zizkion. Haren aitak, alabaren potentzia ikusita Mexiko hiriko restaurante desberdinetara gonbidatzen zion.

Elena Reygadas (Mexiko DF, 1976) bere gurasoen laguntza eta sostengua eskertzen du une oro. Geroz eta altuago eta urrutiago salto egitera gonbidatu zion jauzi-ohol existentziala.

24 urterekin New Yorkeko Sukaldaritza Frantseseko Institutuan hasi zen ikasten. Locanda Locatelli (Londres) jatetxe italiar ospetsuan ere aritu zen bost urtez.

2010.urtean, Mexikora itzuli eta Rosseta jatetxea ireki zuen, sukaldaritza italiar eta mediterranearra nahasten dituen bere bertsio partikularra sortuz; km0 eta sasoiko osagai mexikarrak erabiliz, bi mundu desberdinetako nahaste iraunkorra sortuz.

Elena Reygadas, Veuve Clicquot saria irabazi zuen 2014.urtean, Latinoamerikako emakume sukaldari hoberenari. Halaber, Lardo, Kafe Nin eta hiru okindegiren jabea da.

Iraila

Rodolfo
Guzmán

Boragó

Txiletar sukaldaritzaren aldaketa

Basako onddoak, algak, itxura basatiko marrubiak eta ezagutzen ez dituzun errezeta ugari. Hau da Rodolfo Guzmanen jatetxean aurkitzen dena, lokatzez egindako plater zimurtsuen gainean, zure irudimenean duzun jatetxe gastronomiko baten iruditik urrentzen dena.

Sukaldari txiletarrak Europan zehar ibili zen, 3 Michelin izarreko sukaldeen bidezbitartez, irakaspen garrantzitsu bat jasotzeko: Gehien atsegiten duzunaren bidez zure sustraiei eta kulturari omenaldia egitea baino ez dago harro egoteko arrazoi handiagorik.

Aste pare bat behar izan zituzten kritiko gastronomikoak Boragoren kontzeptua ulertzeko. Rodolfo Guzmanen sorreren atzean ezkutatzen da milaka urtetan zehar bizirik mantendu den galzorian dauden maputxe tribu indigenaren sukaldaritza-tradizioa.

Boragok sukaldaritza txiletarra goitik behera aldatu du eta gastronomia modu desberdinean nola egin daiteken erakusten du. Proiektuak biltzaileen komunitate txikiekin kolaboratzen du, urtero haien lana bultzatuz eta lagunduz, beti ere lehengai bakoitzaren urtekotasuna eta pertsona bakoitzaren duintasuna errespetatuz.

2018. urtean Rodolfo Guzmanek The World's 50 Best Restaurants zerrendako 27º postura heldu da, eta bere jatetxea Latindar Amerikako 5 onenetako bat bezala nabarmentzen da.

Abuztua

Chef Tita

Travesías

Jatorrizko sukaldaritza eguneratzen

Luxuzko hotelak, hondar zuriko hondartzak eta eguzki irribarretsu gainean duten ur turkesak. Hau da beharbada edozein atzerritar Dominikar Errepublikarekiko duen irudia.

Baina txosnetatik, aquagym-klaseetatik eta etzaulkietako kokteletatik urrunduz, eta Dominikar Errepublikako bihotzean kilometro pare bat barrenduz, uharte karibetar honek bere ondasun kulturalaren parean duen aukera gastronomikoari buruz jakinarazten digu.

Inés Páez Nin, edo “Tita Chef”-a, ondare gastronomiko dominikarra berreskuratzen duen sukaldari dominikarra da, mundu osoan sustraien eta herri turistiko honen tradizio kulturalen ezagutzaren aitzindari izateko.

Tita Chefak zartagineko kolpera Dominikar Errepublikako sukaldaritza tradizionala berriz asmatzen du, herriak behar zuen “Sukaldaritza Berria”rekin. Duela 12 urte lan egiten du baserritar, nekazari eta arrantzaleen eskutik gastronomia modu iraunkorragoak sustatzeko.

Inés Páez Nin-ek sukaldaritzaren botere kulturala ulertzen du, eta nahi du horreketorkizuneko belaunaldietarako bere legatua izatea, aberri-harrotasunaren garapenean eta ekonomiarako bulkadan eragin dezala.

“Sabores de la República Dominicana”ko Zentro Gastronomikoko Zuzendaria, Martín Berasateguiren ikaslea, Madrid Fusión-en, Vayarta Nayarit-en eta London Produce Show-en txostengilea, Dominikar Errepublikako MasterChef-en egilea eta epailea; Tita Chefa Santo Domingoko “Travesias” jatetxeko jabea da, mundu hobea sortzeagatik eta gizarte zentzudunao baten alde sukaldatzen den tokia.

Uztaila

Narda Lepes

Narda Comedor

Narda Lepes

7 urteekin jada oso neska “berezia” zen janariarekin. Egosten zena zer zen ez bazekien, ez zuen jaten. Haurtzaroko egoera tipiko honek janariari buruzko duen jakin-mina piztu zuen, suei hurbildu zuen eta jada inork ezin izan zuen handik atera.

1995ean Parisera aldatzen da, Gerard Foucher edo Joel Robuchon bezalako nazioarteko izarren ikastuna izateko. Bere jaioterrira, Argentinara, itzultzen da eta bertan bi asiar jatetxe irekitzen ditu: el Club Zen eta Ono San izenekoak.

Argentinan catering pribatuko sektorea konkistatzen du. Banda ezagunen gustukoena izatera heltzen da: Oasis, Neil Young, RHCP...beste batzuen artean.

Eta horrela, kameren aurrean egoteko presentzia magnetikoa eta sukaldaritza buruzko artikulu eta liburuak idazteko trebetasuna famatu berehala bihurtu zuen.

2017an Narda Comedor irekitzen du: Argentinan egindako sukaldaritza osasuntsuaren apustua.

Gaur Narda Lepes-ek ondo jaten ez zuen neska harentzat sukaldatzen du. Eta bere seme-alaben elikaduraz arduratuta dauden guraso guztientzat. Zirkulua ixten da. Kamerak pizten dira, Nardak janaria prestatzeko prest da.

Chef izateaz gain, Narda Lepes San Pelegrino 50 Best eta Restaurant aldizkariko epaimahaia da, TEDX-eko hizlaria eta 10 manos-eko kidea da, zeinen helburua gastronomia argentinarra munduan bultzatzea den.

Ekaina

Jefferson Rueda

A Casa do Porco jatetxea

Izarrik gertukoena

Jefferson Ruedak bere ikasketa gastronomikoa erraietako lehengai kontaktuarekin hasi zuen: harakina da bere nerabetasunetik.

17 urte zituela bere ikasketa gastronomikoak Senac- Culinary Institute of America-n hasi zituen, eta bere gaitasuna erakutsi zuen Brasilgo sutegietan eta Europako beste leku hoberenetakoetan, hala nola Celler de Can Roca-n.

Jefferson Brasilera itzultzen da, Attimo irekitzen du eta Latinoamerika osoko lehenengo Michelin Izarra lortzen du.

2015ean Brasilgo krisi ekonomikoa dela eta bere karrera haztatuta gelditzen da. Sukaldariak bere herrira begiratzen du, Attimo elitista uzten du kaleko sukaldearekin hasteko, sukalde eskugarri eta ezaguna, txerri haragiaren pasioa errebindikatuz.

A casa do Porco, bere jatetxea, Latinoamerikako 50 Jatetxerik Hobereneen zerrendan 8. da.

Maiatza

Leonor Espinosa

Leo eta Misia jatetxeak (Bogota)

Kolonbiar esentzia

Leonor Espinosa- kolonbiarrentzako "Leo"- latinoamerikako sukaldari maitatu eta ezagunenetako bat da.

Sukalde munduan ez zen sukaldarien ohiko bidetik murgildu. Artista plastikoa, ekonomilaria eta publizista zen sukaldari bilakatu aurretik. Bere errezetak arte garaikide, antropologia, inmertsio geografiko eta gestio kulturaren influentzia nabaria dute.

Bere jatetxeetako bat den Misia-n, kolonbiako plater tipokoak birsortzen ditu. Zapore biziak, kolorea, exotismoa eta guztia amek alabei belaunaldiz belaunaldi oinordetzan utzitako errezetak oinarri izanik.

"The World's 50 Best"-ek Leo latinoamerikako sukaldari onena izendatu du.

Apirila

Virgilio Martínez

Central Jatetxea, Lima

Virgilio Martínez: Ozeano Baretik Andeetara

Perun egiten den sukaldaritza munduko gastronomian bereizienetako bat da. 100km-etako erradioan altitude desberdinetako jatorridun produktuetara iristeko aukera ematen digu, kostaldetik hasi Amazonaseko oihaneraino osatzen den tokia.

Virgilio Martínez-en sukaldeak Peruko bioaniztasuna aprobetxatzen du kultura aurre-hispaniarretik jasotako teknikaren bidez: zoru ekologikoen kontrol bertikala.

Limako Central jatetxea The World’s 50 Best Restaurants-eko zerrendan agertzen da, eta gainera Virgiliok Netflix-eko hain txalotuta izan den Chef's Table serie-dokumentalaren kapituluetako batean protagonista izan da.

Martxoa

Rafa Costa

Lasai Rio de Janeiro

Rafa Costa: Amazonasa bere baratzean

Rafa Costa-k Amerikako Sukaldaritza-Institutuan ikasi zuen, New Yorken, eta bertan geratu zen 4 urtetan zehar, Jean Georges (Vong) jatetxeetan eta René Pujol-en lan egiten zuen bitartean. 2007an Mugaritzen lan egin zuen eta denboraldiari amaiera eman zionean, Brasilera itzultzea erabaki zuen Rio de Janeiron Lasai Jatetxea irekitzeko.

Bere sukaldaritza hurbiltasunagatik eta jatorriarekiko errespetuagatik nabarmentzen da. Rafa-k bere baratzean jasotzen duen produktu freskoa eta sasoikoa erabiltzen du. Bere errezeta guztiek partekatzen duten inspirazio iturria da hori. 

Gainerako osagaiak lortzeko, Rio de Janeiroko produktoreekin eta tokiko arrantzaleekin lan egiten du.

Tacu tacu
arroza eta txahal-masaila

Marina eta Manueli omenaldia

Dena edo ezer ere ez

Musika modu jasaezinean entzuten da baina ur freskoak bere egarria asetzen hasten da, bere pentsamenduak pixkanaka argituz. Egongelako sofa bakarrean eserita, aurreko ostiralean, ostegunean eta asteazkenean edandako guztiaz gogoratzen da Manuel. Nekatua eta ixilik dago.

Egongelako beste aldean, bere Erasmuseko lagunen gorputzen artean eta beer pong mahaitik at, Marina bere figura urrunean arreta ipintzen du. Gogoetatsu eta isila dirudi, eta interesgarria iruditzen zaio. Horregatik, hurbildu egiten da. Manuelek logureari eutsi egiten dio euskaldunak bere burua aurkezten dionean. Ezin du sinistu bere begiek ikusten dutena.

Hitz egin, hitz egin. Marinaren lagunak eta Manuelen lagunak bikotea begiratzen dute, ilargi-eklipse bat izango balitz bezela. Marinak dantza egitera gonbidatzen dio, Manuelek aldiz ibuprofeno bat behar du. Barre egiten dute. Eskua ematen diote elkarri terrazara irteterakoan, eta gauza bategatik edo beste bategatik, hura ez askatzea erabakitzen dute.

Trujillo hiria nostalgiarekin begiratzen du. Maleta kotxetik atera, taxilaria ordaindu,... nahiz eta maitasun-istorio gehienetan hegazkin eta malkoen arteko agurra egon, istorio honetan partekatutako pisua eta maitasun amaigabearen promesa dago. Dena edo ezer ere ez, gordi diote. Berriro batera egotea errazteko, ezkontzea erabakitzen dute. Hegazkinez 4 joan-etorriko bidaia, errepidez 9h-eko ibilbideak, izapidez beteriko 5 hilabete eta autoritateen galderak. “Zer oin erabiltzen du?” “Janari gustokoena?”, “Zertan lan egiten dute haren gurasoek?”

5 urte beranduago, Manuel eta Marina batera bizi dira Donostian, eta nahiz eta inoiz baino elkartuago egon, haietako inork ez du bere jatorrizko izaeraren izpia galtzen. Izaera euskal-perutarra presente dago Renzo Garibaldi OSSO (Lima) harakinaren “tacu tacu” arroza eta txahal-masaila platerean.

Haragi txikitu
iberikoa habanar erara

Nahia eta Edeidyri omenaldia

Amodio geldiezina

Posible ahal du paper zati batek ezkondu nahian dabilen bikote bat geldiarazi?

Eta paper bakar bat izan beharrean, asko baldin badira? Posible ahal du izapidez beteriko karpeta batek, galderez eta gestio burokratikoez osaturik, 11 hilabete eta 500€-k, bi maiteminduren arteko amodioa geldiarazi? Ez Edeidy eta Nahiaren arteko amodioaz hitz egiten badugu.

2008.urtean maitemindu ziren Edeidy eta Nahia Habanan kooperatibista moduan lan egiten zuten bitartean. 2010.urtean ezkontzea erabaki zuten suspense burokratiko eta surrealismo espiral batean murgildu behar zirela jakin arren. Urtebetez goitik behera zeharkatzen dute Kuba, banan-bana ehundaka papel eta imprimaki bilduz ezkontza data iritsi baino lehen.

Urtebetez goitik behera zeharkatzen dute Kuba, banan-bana ehundaka papel eta imprimaki bilduz ezkontza data iritsi baino lehen. Emaztegaia txuriz jantzi baina hiru egun lehenago azken dokumentua sinatu zuten.

Espainiar enbaxadak Kuban jarraituko die, herrialde irteerako kontrola eta inmigrazio kontrolak ere itsasoa gurutzatu ondoren, izapide gehiago Kubara bildatzeko, beste bidaiatxo bat hegazkinez haruntz, polizia nazionalarekin elkarrizketa tirabiratsua.

10 urte beranduago, bikotea Getariatik paseatzen dabil beraien bi umeekin, gainditu behar izan zuten abentura bitxi hori barrez gogoratzen duten bitartean, eta zorionez, geroz eta ezohikoagoa den bi herritartasun desberdinez osaturiko bikoteetan. Gauzak ondo egiteko pasioa da bikote hau eta Madelaine Vázquez sukaldaria batzen duena, eta horregaitik, haragi txikitu iberikoa habanar erara prestaketa kubatarra dastatzera gonbidatzen zaituzte.

Erremolatxa eta otarrainxka tartarra mole arrosarekin

Itziar eta Eduardori omenaldia

Mugak hausten dituen maitasuna

Mezu bat agertzen da Itziarren pantailan, logela argiztatuz. Eduardoren mezu bat da. Beste bat. Egunsentia da. Zenbat mezu bidali ditu jada? Ze ordu ote da Mexikon?

2006.urteko uda. Duela hilabete ezagutu zuen (orduan jakin gabe) bere bizitzako gizona izango zena. Festa batean ezagutu ziren, Erasmus programan zeudelarik Brunswicken (Alemania).

Ordenagailuaren pantailan berriro ere argiztatzen da. Ia 100 mezu bidali dizkio jada, mezuak bidaltzea horren erreza ez zen garai batean.

Etorkizunari begira Eduardok azken berriak kontatzen dizkio:

- Jakin badakiena: Estatu Batuetan ikasteko beka bat lortu du.

- (Oraindik) ez dakiena, baina gertatuko dena: beka guztiz aprobetxatuko du, gosea pasako du hala izanez gero baina hegazkin txartel bat erosiko du Itziar ikusteko.

Eduardo: “Lana aurkitzen badizut, hemen gelditzen zara nirekin”.

(Urtebete pasa da aurreko paragrafotik, Itziar Mexikon dago bisitan)

(Neskak barre egiten du: “hurrengo ostiralean noa, ezinezkoa da. Ez saiatu”)

Asteazkenerako Itziar lanean dago jada. Iraunkortasun hori da euskal-mejikar bikote honek Elena Reygadas sukaldariarekin elkarbanatzen duena, mendiak mugitu eta ozeanoak kendu ditzakeena. Hilabete honetan ezagutu dezakezu Reygadasen sukaldaritza, erremolatxa eta otarrainxka tartarra mole arrosarekin.

Pulmay, haragi eta muskuilu lapikoa

Camila eta Ganix-i omenaldia

Patu orkestatu bat

Eta berriro ere iraila heltzen da, eta udarari agur esaten diogu. Ehunka ikasle eguzkiaren argia flexoarenarekin ordezkatzen dute, eta whatsapeko mezuak testu liburuengatik aldatzen dituzte.

Eta patuak orkestratu balu bezala, liburutegian liburua ixterakoan zure aurrean pertsona batekin aurkitzen zara. Zure egonezin eta nahi berdinekin, bai, eta gainera milaka promes beteko zenituzkeenagatik.

Horrela ezagutu ziren Ganix eta Camila, duela ia 5 urte, Euskal Herriko Unibertsitatean, biek Psikologia ikasten zutenean.

Ba al dago bi unibertsitarioen arteko maitasun istorio arketipokoagoa? Mutilak apunteak eskatzen dizkio – jada dituenak – neskarekin hitz egiteko aitzakitzat hartuta. Neskak ikasgaia – jada menperatzen duena – batera errepasatzera gonbidatzen dio, berriro elkarrekin egoteko aitzakiarekin. Ikaskidetik lagunak izatera, lagunak izatetik bikotea izatera.

Haien lana gaur pertsonen arteko ulermena sustatzea da. Neskak Familia Elkargune batean lanean, mutilak Donostiako eskoletan heziketa sexualari buruzko klaseak ematen. Haien arteko konplizitatea ez da harritzekoa. Haiena nahasketa perfektua baita, orekatua eta etengabea. Irailean nahaste euskal-txiletarra ospatzen dugu Santiago de Txileko Rodolfo Guzmanen Boragó jatetxetik bidalitako Pulmay errezetarekin. Pulmay-a txileko hegoaldeko osagai desberdin zaporeak salda batean nabarmentzen eta nahasten dituen eltzeko tradizionala da.

Hurbildu zaitez Rodolfo Guzmanek “topatizatutako” errezeta probatzera! Topan, irailean soilik!

Ahate frijitua eta arroza Foie-rekin

Giovanna eta Stanliyri omenaldia

Lagun izatetik, ezkontzera

Taberna batek elkartzen duena goseak bana ez dezan. Giovana eta Stanley urteetan zehar kafetegi berean topo egiten zuten.

Bere aurpegien konfiantza nabarmentzen hasi zen gure hiriaren ohiko anonimatuaren gainean. Dametako joko taulan eta urteetan zehar jokatzen hari ziren bezala, bai bata eta bai haien fitxak – aulkiak – mugitzen joan ziren, neskak mutilari bere aldean jar zedila gonbidatu zuen arte. Elkarrizketa luze, pintxoak, garagardoak eta kafeak barrako alde batera eta bestera mugitu zieten; biek ostalaritzan lan egiten dutenez gero.

Bikoterik sendoenak lagunak izaten hasten dira, eta haiek denbora igaro zuten maitemindu ziren arte, ezkondu eta hiru seme-alaben familia eratuko zutela jakin gabe.

Giovana-k eta Stanley-k Dominikar Errepublikarekiko eta Euskal Herriko nahastea irudikatzen dute Ahate Frijitu eta arroza Foierekin, Tita, Travesías jatetxeko, sukaldariak Santo Domingon (Dominikar Errepublikan) proposatutako errezeta batetik inspirazioa hartutako plater batekin.

Hurbildu zaitez Tita Chef-ak “topatizatu” duen errezeta probatzera!. Abuztuko hilabete honetan soilik, TOPAN.

Onddo Humita frijituak

Omenaldia Aitziber eta Lukasi

Hiruko euskal-argentinoa

Erasmusegatik Buenos Airesera iritsi zen, pisu-kideak bilatu eta aurkitu zuena maitasuna izan zen. Bere “maitasuna” – esaten du Aitziberrek- begiek txinpartaz beterik. Lucas-ek donostiarraren arreta irabaztearren “play-ean” Realarekin jolastea aukeratu zuen.

Lau urte pasa dira jada, hiru urte bikote direla eta bi Asier Lucaren guraso hasiberriak bezala. Bizileku-izapideei izkin egin zien, egundoko gola erokeria zela pentsatu zutenei eta ikaragarrizko jarraitzaileak lortu zituen talde euskal-argentinarrarentzat.

Nahaste sendoa eta heldua, non ez gozotasuna ezta zaporea falta den. Oraingoan Onddo Humita frijituotaz hitz egiten dugu, Aitziberrek eta Lucasek Narda Lepes-en eskutik, Narda Comedor jatetxeko sukaldari-burua, ekartzen diguten errezetaz.

Humitak edota maitasuna lantzeak pareko erraztasuna daukate. Artoa oratzea, frijitzea eta hosto begetal fin batean biltzea.

Hurbil zaitez Narda Lepes-en errezeta “topatizatua” dastatzera! Uztaileko hilabete honetan soilik, TOPAn.

Gisatua Paulista erara

Joserra etaLuigiri omenaldia

Magnetikoak, dibertigarriak eta zoragarriak.

Bartzelona. 2007. Lagun baten festa. Ebakia eskubiko bekainean. Lekua, urtea, testuinguru eta lehenengo elkarrizketa gaia euskal- Brasildar bikote hunkigarri honen artean. Joserra eta Luigi irriak partekatzen dituzte kontatzen digutenean beste ebaki batzuk dauzkatela antzeko lekuetan. Baina ezin digute non dauden esan.

Bikote batzuk markatuta daude ezagutzeko, maitatzeko, besarkatzeko eta ez askatzeko inoiz. Eta hau adibide on bat da. Euskal- Brasildar nahasketa hau 11 urte darama kalteak hausten eta mundu guztiari liluratzen. Eta nahasketa aurkezten digute, baita ere Euskal- Brasildarra, Paulista gisatuaren errezeta landu duguna Jefferson Rueda sukaldariaren laguntzarekin.

Paulista gisatua Sao Paulo bihotzaren zatitxo bat ekartzen digu, bere feijão errezeta mitikoarekin- frijol (babarrun)- osagai euskaldun bat gehitu diogu, ohartuko zara zer den hortza tinkatzen diozunean.

Ezagutu Jefferson Ruedaren errezeta "topatizatua". Bakarrik hilabete hontan, Topan!

Euskaltxerri "arroz apastelao"-a

Homenaldia Gloria eta Mikeli

Izaera bizia, goxotasuna eta estilo handia.

Baita bat-bateko maitemina ere. Horrela deskribatzen du Davidek Alexandra Donostian topatu zuen eguna. Alexandra oporretanzegoen hirian eta Davidmaitemindu egin zen. 21 urte pasa dira "kaixo"hartatik eta gauza asko etorri dira haren ondoren: Alaba bat, etxe bat eta ezkontza.

David eta Alexandra, Euskadi eta Kolonbia. Nahasketa ausart eta izaera bizikoa. Oso bizia gainera. David gizon galaia da, egun asko ikusten ez diren horietako bat. Alex emakume dotorea da eta gustoko du bere burua zaintzea, baita zaindua izatea ere. 21 urte bikote modura, 11 ezkondurik... urteak estilo handiko bikote zoragarria osatzen. Euren omenez "Topatizatutako" errezeta bezain erakargarriak dira: Euskaltxerri a"rroz apastelao"-a.

Izaera handiko zapore nahasketa tropicala proposatzen digu Leo eta Misia jatetxeetako (Bogota) buru den Leonor Espinosak, Kolonbiako gastronomian barneratzen gaituelarik. "Arroz apastelao"-a prestatzeko denbora, maitasun asko eta jatorrizko errezeta beharrezkoak dira. Familia kolonbiar bakoitzak bere errezeta propioa duela esaten da. Arroza, txerria, barazki, fruta eta espezia nahasketa.

Carapulcra: otarraindutako itsas zapu gisatua

Homenaldia Gloria eta Mikeli

Oihan eta itsasoaren arteko nahasketa

Perun antolatu zen kosmetiko-konferentzian ezagutu ziren, eta posta bitartez eduki zuten erlazio luzearen ondoren, neskak Donostia-ra etortzea erabaki zuen. Mikel duen grazia handiko umorea Gloriak duen humore azidoarekin oso ondo moldatzen da. Bere nahasteak funtzionatzen duela frogatzen jarraitzen dute elkarrekin daramatzaten ezkondutako 11 urteek eta bere 3 seme-alabek.

Gloriak eta Mikelek Virgilio Martínezek “topatizatutako” “Carapulcra”-ren zaporeak irudikatzen dituzte, otarraindutako itsas zapo gisatua urgabetutako patatekin tradizio herrikoiak errespetatzen dituelarik. Apirilean dastatu ahal dezakezu Topa Sukaldería-n.

Legatz moqueca koko saltsan

Homenaldia Nerea eta Jaksoni

Amazonaseko zaporea eta Kantauriko indarra

Larunbat batean elkar ezagutu ziren Irunen. Mutilak dantzatzeko eskatu eta neskak baiezkoa esan zion. Zapore amazoniarreko eztanda da Jakson, Kantauri itsasoaren indarra da Nerea.

7 urte daramatzate nahasketaren funtzionamendua frogatzen eta aurtengo apirilean ezkonduko dira. 

Nerea-k eta Jakson-ek irudikatzen dute Topa Sukalderia-n martxoan probatu ahal izango duzun Rafa Costa-ren Moqueca zapore nahastea.